dijous, 25 de març del 2021

Bidegabekeriari buruzko ideia batzuk

Pasa den egunean irakurri nuen "%100" liburuko testu bat pobre bati buruz eta aberats bati buruz. Testu horretan aberatsak pentsatu zuen pobreak aberatsen dirua nahi zuela pobrea ez izateko. Amaieran, proposatzen da paperak aldatu ahal lituzketela, orduan pobrea aberatsa izan daiteke egun batean.

Nire iritziz, justua ez den arren, denok pobrea eta aberatsa izan behar dugu behin behintzat, bi bizimoduak ezagutzeko eta bizitza ulertzeko. Egia esan, inor pobrea ez izatea justuena izango litzateke, baina mundu honetan oso zaila da hori egitea…


Nire institutuan liburuarena bezalako istorioak daude egunero: aurreko astean, adibidez, bi kasu ezagutu genituen. Bi ikasleak institutuko auzokoak dira, auzo pobre batean bizi dira, baina oso bizitza desberdinak dauzkate. 

Lehenengoa, egun batean, dirua zenbatzen ari zen klasea bitartean. 150€ zeuzkan eta besteen aurrean zenbatu zuen itxura egiteko, denok jakin behar dugulako dirua daukala.

Besteak, alderantziz, idazlan bat egin behar zuen klase baterako eta galdera zen “zer egingo zenuke mila milioi eurorekin?”. Hark erantzun zuen: patata poltsa berezi bat eta zapata berriak erosiko nituzke. Mila milioi eurorekin! 


Biak DBHko bigarren mailakoak dira, auzo berean bizi dira, institutu berera joaten dira… baina haien pentsamendua oso desberdina da. Batek edozein gauza dauka hargatik eta besteak (edo bestearen gurasoek) lan asko eta handia egin behar dute haien semeari bizitza ona emateko.


Uste dut arazoa ez dela bakarrik dirua daukaten ala ez edo nola erabiltzen duten dirua. Nire ustez, dirua baldin badaukazu (lan egiten duzulako eta lortu duzulako) ondo dago gauza batzuk edukitzea. Arazoa da, nire ikuspuntutik, gurasoek (eta batzuetan eskolak ere bai) ematen dieten hezkuntza. Batzuentzat bizitza oso erraza da eta ez zaie axola nola egiten duten auzokoek bizitzeko. Ez zaie axola dirurik gabe egoten diren aurreko etxekoak, haiek dirua daukatelako. Ez zaie axola ere azpiko etxekoa hil den ezin zuelako jan, janaria daukatelako.


Munduak aldaketa behar du, beharrezkoa da eta derrigorrezkoa izan beharko luke. Ezin dugu bizimodu honekin jarraitu: munduak solidarioa izan behar du, denok elkarrekin ikasi eta bizi behar dugu. Zerbait falta bazaio auzoko bati, horretarako besteok gaude, laguntzeko. Nire ustez, ezinezkoa da bizitza ona edukitzea baldin badakigu beste pertsonek ezin dugun ezer eduki. 


Bukatzeko, munduko legeak justuak ez direla uste dut. Ez luke inporta beharko non jaio den pertsona bat aske eta pozik bizitzeko.


Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada