dimecres, 4 d’agost del 2021

Asto berezia (ipuina) / L'ase especial (conte)

 Hau da ariketa bat egin nuen Zornotzako Barnetegian. Hitz hauek erabil behar nituen ipuin / istorio bat sortzeko.

Porrota, berogailua, aurkitu, arrakasta, kaixo, labezomorroa, zekena, astoa, eguzkia, eman.

ASTO BEREZIA

    Behin batean, herrikide oso zeken bat zegoen eta bakarrik bizi zen baserri batean. Mota guztietako animaliak zituen, labezomorroak ere bai.

    Egun batean, herrira joan zen bere berogailua saltzeko zerbait erabilgarriagoagatik asmoarekin, azoka bat zegoelako. Han ikusi zuen asto bat herrikide batek saltzen zuela. Hurbildu zen berarekin hitz egitera eta esan zion:

    - Kaixo! Zure astoa erosi nahi dut, baina ez daukat dirurik. Nahi baduzu, berogailu hau zure astoagatik trukatu ahal dizut.

    Gizonak onartu zuen eta astoa eman zion.

    Oso pozik etxera itzuli zen astoarekin, bere bizitza aldatuko zela pentsatzen zuelako.

    Hurrengo egunean, ideia porrot bat zela konturatu zen, astoak eguzkia atera zenean arrantza egiten zuelako, oilarra bezala.

    Egun batzuk ondoren, dena berdina zen; baina bat-batean, astoa labezomorro bat jaten aurkitu zuen. Astoa aske utzi zuen eta ikusi zuen labezomorroak bilatzen zituela jateko.

    Une horretatik aurrera, arraska emango zion ideia bat bururatu zitzaion: herrira jaitsi zen astoaren trebetasunak erakusteko eta jendeak dirua eman nahi zion haien etxeko labezomorroak jateko.

    Astoa ospetsua bihurtu zen eta berrietan agertu zen. Horregatik, gure herrikidea ere aberats bihurtu zen.

    Eta hala izan bazan, sar dadila kalabazan.


VALENCIÀ:

 Açò és una activitat que vaig fer al Barnetegi de Zornotza. Havia d'usar estes paraules per crear un conte o una història. 

Fracàs, calefactor, trobar, èxit, hola, panerola, avar, ase, sol, donar.

L'ASE ESPECIAL

   Açò era i no era un poble en què vivia un veí molt avar que vivia sol en un baserri (caseriu). Tenia tot tipus d'animals, també paneroles. 

   Un dia, va anar al poble amb la intenció de vendre el seu calefactor per alguna cosa més útil, ja que hi havia una fira. Allà va vore un veí que venia un ase. Se li va apropar per parlar i li va dir: 

    - Hola! Vull comprar el teu ase, però no tinc diners. Si vols, puc bescanviar-te este calefactor pel teu ase. 

    L'home acceptà i li va donar l'ase. 

    Va tornar a casa molt feliç amb l'ase, perquè pensava que la seua vida canviaria. 

    El dia següent, es va adonar que la idea era un fracàs, ja que l'ase es posava a bramar cada vegada que eixia el sol, com un gall. 

    Uns dies després, tot seguia igual; però, de sobte, va trobar l'ase menjant-se una panerola. Va deixar l'ase lliure i va vore que buscava les paneroles per menjar-se-les. 

   A partir d'aquell moment, se li va ocórrer una idea que el duria a l'èxit: va baixar al poble per mostrar les habilitats de l'ase i la gent va voler donar-li diners perquè l'ase es menjara les paneroles de les seues cases.

    L'ase es va fer famós i va eixir en les notícies. Per això, el nostre veí també es va fer ric.

    I conte contat, ja s'ha acabat; si no és mentida serà veritat.



dijous, 25 de març del 2021

Bidegabekeriari buruzko ideia batzuk

Pasa den egunean irakurri nuen "%100" liburuko testu bat pobre bati buruz eta aberats bati buruz. Testu horretan aberatsak pentsatu zuen pobreak aberatsen dirua nahi zuela pobrea ez izateko. Amaieran, proposatzen da paperak aldatu ahal lituzketela, orduan pobrea aberatsa izan daiteke egun batean.

Nire iritziz, justua ez den arren, denok pobrea eta aberatsa izan behar dugu behin behintzat, bi bizimoduak ezagutzeko eta bizitza ulertzeko. Egia esan, inor pobrea ez izatea justuena izango litzateke, baina mundu honetan oso zaila da hori egitea…


Nire institutuan liburuarena bezalako istorioak daude egunero: aurreko astean, adibidez, bi kasu ezagutu genituen. Bi ikasleak institutuko auzokoak dira, auzo pobre batean bizi dira, baina oso bizitza desberdinak dauzkate. 

Lehenengoa, egun batean, dirua zenbatzen ari zen klasea bitartean. 150€ zeuzkan eta besteen aurrean zenbatu zuen itxura egiteko, denok jakin behar dugulako dirua daukala.

Besteak, alderantziz, idazlan bat egin behar zuen klase baterako eta galdera zen “zer egingo zenuke mila milioi eurorekin?”. Hark erantzun zuen: patata poltsa berezi bat eta zapata berriak erosiko nituzke. Mila milioi eurorekin! 


Biak DBHko bigarren mailakoak dira, auzo berean bizi dira, institutu berera joaten dira… baina haien pentsamendua oso desberdina da. Batek edozein gauza dauka hargatik eta besteak (edo bestearen gurasoek) lan asko eta handia egin behar dute haien semeari bizitza ona emateko.


Uste dut arazoa ez dela bakarrik dirua daukaten ala ez edo nola erabiltzen duten dirua. Nire ustez, dirua baldin badaukazu (lan egiten duzulako eta lortu duzulako) ondo dago gauza batzuk edukitzea. Arazoa da, nire ikuspuntutik, gurasoek (eta batzuetan eskolak ere bai) ematen dieten hezkuntza. Batzuentzat bizitza oso erraza da eta ez zaie axola nola egiten duten auzokoek bizitzeko. Ez zaie axola dirurik gabe egoten diren aurreko etxekoak, haiek dirua daukatelako. Ez zaie axola ere azpiko etxekoa hil den ezin zuelako jan, janaria daukatelako.


Munduak aldaketa behar du, beharrezkoa da eta derrigorrezkoa izan beharko luke. Ezin dugu bizimodu honekin jarraitu: munduak solidarioa izan behar du, denok elkarrekin ikasi eta bizi behar dugu. Zerbait falta bazaio auzoko bati, horretarako besteok gaude, laguntzeko. Nire ustez, ezinezkoa da bizitza ona edukitzea baldin badakigu beste pertsonek ezin dugun ezer eduki. 


Bukatzeko, munduko legeak justuak ez direla uste dut. Ez luke inporta beharko non jaio den pertsona bat aske eta pozik bizitzeko.


dijous, 11 de febrer del 2021

Udako oroipenak

Paretako erlojua entzuten nuen,
baina oraindik ohean nengoen.
Laster logelara etorriko zinela banekien
eta oraindik ohean nengoen.
Sorpresa bat eman nahi nizun.
Igerilekura joan behar genuen
gosaldu eta gero.
Ez zitzaidan gustatzen,
baina joan ginen igeriketa egitera.
Udako oroipen asko ditut:
ostiralero merkatura joaten ginen,
ez genuen asko erosten...
baina istorio asko kontatu nizkizun.
Nire barrea izan zinen
eta nire zoriona ere.
Nire amaren ama izan zinen
eta nire bigarren ama ere bai.
Faltan botatzen zaitut.
Nahiz eta hemen ez zauden,
behin eta berriz esango dizut 

bihotzez maite zaitut.



Valencià:


Escoltava el rellotge de paret,

però encara estava al llit.

Sabia que vindries prompte a l’habitació

i encara estava al llit.

Volia donar-te una sorpresa.

Havíem d’anar a la piscina

després d’esmorzar.

No m’agradava,

però hi anàvem a nadar.

Tinc molts records de l’estiu:

els divendres anàvem al mercat,

no compràvem moltes coses...

Però et vaig contar moltes històries.

Vas ser el meu somriure

i també la meua felicitat.

Vas ser la mare se ma mare

i la meua segona mare també.

Et trobe a faltar.

Encara que ara no estàs,

et diré una i altra volta

que t’estime de tot cor.