dimarts, 10 de novembre del 2020

Amona

Nire amona Consuelo da eta 99 urte ditu. Xàtivan jaio zen baina urte batzuk ondoren Alcoira bizitzera joan zen, eta herri horretan oraindik bizi da.

Nire ustez, hura beti andre zahar bat izan da, ni oso txikia nitzelako... baina oso alaia eta aktiboa zela gogoratzen dut. Ni txikitan, ostiralero bere etxera lo egitera joaten nintzen eta nire lagunak ez zeudenean, amona eta biok futbolean jolasten ginen, adibidez... oso dibertigarria zen!

Aitona hil zenean, pentsatu nuen ideia ona zela amonarekin bazkaltzea larunbatero, horrela ez zegoen bakarrik.

Pixkanaka zaharragoak egin ginen eta konturatu nintzen amona ez zela beti hain alaia. Gurasoek esaten didate amona, gazteetan, konplikatua zela eta denbora apur batez hitz egin gabe egon ziren... baina ni jaio nintzenean dena pixka bat aldatu zen.

Duela gutxi arte dena ondo zegoen. Baina duela hiru edo lau urte amona ez da lehen bezala. Duela gutxi, ez dut gogoratzen noiz izan zen, esan ziguten amonak Alzheimer daukala eta momentu horretatik aurrera egunero zerbait gertatzen da amonarekin.

Egia esan, badakit emakume ona dela, baina oso independentea eta burugogorra da: batzuetan etxetik irteten saiatzen da gurekin ez egoteko...

Ez dakit zenbat denbora gehiago gurekin egongo den eta, egia esan, ez dut amona horrela gogoratu nahi. Amona ni txikia nintzenean gogoratu nahi dut: indartsua, ausarta, alaia eta borrokolaria.




Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada